XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ESATEN omen denez, zaharrak badu gazteak ez duen jakinduria.
Julietaren etxeko saguen artean ere, sagu beteranoak asko ikusitzat eta asko ikasitzat zuen bere burua, nahiz eta jakinduria guzti hark gutxi balio izan gosete hartan.
Taldeko aitzindari sentitzen zenez, gudarako dei egiten duen buruzagiaren tankeran mintzo izan zitzaien lagunei:
- Lagunok! Orain azalduko dizuet neure plana!
Indarrak bildu eta kinka larri honetatik atera behar dugu!
- Harira jo! Harira jo! - hasi ziren batzuk sagu adindu haren itzulinguruka.
- Hona hemen nire asmoak...